LATXAREN DEFENSAN (Nikolas Segurola)

Ardi arraza hau Herri hontan noiz kokatu zen erantzungo dizunik ez duzu bilatuko, baina ezta ere Euskalduna bera baino lehenagokoa dela ukatuko dizunik ere, hori garbi dago.

Arraza honek Euskaldunari eman dizkion emaitzak konta ezinak dira: Arkumak, gazta egiteko esnea, jazteko narruak, ilea egiteko oihalak eta abar.Dudarik gabe, ez da merezi bezela eskertua izan. Norbaitek esan du Artzaiok ez dakiguna gutxienez hauxe dala: ardi honek Euskal-Herrietako mendietan zehar zer gose pasatu dituen eta emaitzetarako zer kapazidadea duen. Dudarik gabe ardi hau behar bezela tratatu ezkero asko dezakeena da.Orain artean oso gutxi egin dugu bere alde eta zerbait egiten hasi geranean ikusi dugu baietz: Kapazidade haundia duela eta gure lurretarako arraza guztien artean aproposena dela. Oraindik hasi besterik ez gera egin eta badirudi badirela goia jo ote duen zalantzetan daudenak eta beste arraza batzuen atzetik dabiltzenak.Uste dugu nahiko garbi dagoela arraza honek gure lurretarako ez duela berdinik.

Defenda dezagun !!

Ona delako, geurea delako, eta gainera Euskal Herrian bizitzeko guk geuk baino ere eskubide gehiago duelako.

 
 diseinua pablopixel