|
|
|
 |
| |
|
ARDILATXA Szena Xpression!!! |

|
Ardilatxa
Szena Xpression!!! antzerki zirkuitoa martxan
jarri aurretik, Gipuzkoa osotik antzeztuko
duten taldeen selekzioa egiten ari gara
Asvinenea Antzerki Lehiaketan. Bertan Ardilatxak
1000 euroko lehenengo saria ematen du, talde
irabazleei zirkuitoan parte hartzeko aukera
emateaz gain. Honatx lehenengo galako pare
bat argazki.
|
|
|
ARDILATXA Saharan |

|
Tolosadea
Sahararekin Elkartearen bitartez, Ardilatxak
3000 kamixeta eman ditu Saharako herriarentzat.
Elkarte honek proiektu ezberdinak ditu martxan
Saharako errefuxiatu guneetan. Animo!
|
|
|
ARDILATXA EROA Buruhausgarria |
 |
Ardilatxa
Eroa buruhausgarria kalean dago jada. Egin
gabonetako opari!!!
|
|
|
DURANGOKO AZOKA 2006 |
 |
Abenduaren
6tik 10era 41. Durangoko Liburu eta diska
Azoka ospatuko da. Ardilatxaren produktuak
bertan izango dira Travel Bug eta Artezen
standetan. Aurtengoan Ardilatxak bere buruhausgarria
aurkeztuko du. Ondo pasa!
|
|
|
Ardilatxek bultzaturiko motorrak! (2) |


|
Hemen
ditugu Iriarte anaien autoaren bi argazki.
Bata Espainiako Rally Txapelketakoa da. Bigarrena,
Aragoiko Rallysprintekoa, non lehen postua
eskuratu zuten. ANIMO! |
|
|
ARDILATXA Europako ikastetxeetan |

|
Pasa
den Irailean, Belen Ikastetxeak Socrates programa
Europarreko Comenius Berriztapen Eskola Proiektuan
parte hartzen duela eta, lau herrialde europarretako
bost ikastetxeetako ikasle nahiz irakasle
izan genituen gure artean: Suedia, Lituania,
Polonia eta Catalunya hain zuzen ere. Proiektuaren
izenburua Fly like a BIRD da (TXORIAK bezala
hegan egin). Honekin askatasunez mugitzeko
posibilitatea adierazi nahi da, herritar europarrak
bezala Europar Erkidegoan zehar mugitu gaitezkeen
moduan. Ardilatxakoek gure ikurraren berri
eman genien eta hona hemen Suedia, Polonia
nahiz Donostiatik jasotako argazkiak.
|
|
|
STAND BY taldea XPRESSSION ZUZENEAN
txapelketako irabazle |
 |
Xpression
Zuzenean txapelketako talde irabazlea, Stand
by taldekoak izan ziren. 1000 euroko saria
eta FNAC aretoan kontzertu bat eskeintzeko
aukera izan ziren sariak.
|
|
|
Ardilatxek bultzaturiko motorrak! |


|
Donibane
Lohitzune ingurutik bidali dizkigute argazki
hauek. Zaldien ordez, auto honen motorra Ardilatxek
bultzatzen dutela dirudi! |
|
|
XPRESSSION ZUZENEAN |
 |
Xpression
eta Ardilatxak antolatuta, Xpression Zuzenean
txapelketa ospatuko da Abuztuaren 5etik Urriaren
7 bitartean. Hamasei talde gaztek hartuko
dute parte Donostiako Nuevo Stress aretoan
izango diren emanaldietan. Talde onenak ,
1000 euroko saria eramango du FNAC aretoan
kontzertu bat eskeintzeko aukera izateaz gain.
|
|
ARDILATXA eta Xpression Euskal Herriko
eskeintza kulturala bultzatzeko elkarlanean. |
 |
Xpression!!!
Eta Ardilatxak Euskal Herriko eskaintza kulturala
bultzatzeko akordioa sinatuko dute.
Esparru kultural alternatiboa sortuko
dute, artista ez profesionalen hedapena
bultzatuz eta zuzeneko ekintza kulturalak
areagortuz.
Elkarlan akordioak bi ekintzabide izango
ditu: batetik zuzeneko ekintza kulturalak
areagotzea, hau da, artea herritarrengana
gerturatzeko asmoa. Bestetik artista ez
profesionalen sustapena (argazkilari, eskultore,
musikari, pintore, aktore, zinemagile...)
bereziki beren lana era profesional batean
aurkezteko parada izan ez duten artista
euskaldunei zuzendua, zeintzuei, Xpression!!!
eta Ardilatxak hori egin ahal izateko espazio
alternatibo bat eskaintzen dien.
|
|
|
ARDILATXA produktu berriak dagoeneko
salgai! |
 |
Ohiko
lekuetan nahiz laster gure eskaera orrian
aurki ditzazkezu ARDILATXA produktu berriak.
Pegatinez gain, kamixetak, katilu, giltzari
edo pizgailuak aurkituko dituzu.
|
|
|
Ibarrako Alurr Dantza taldea eta ARDILATXA
bateginik |
 |
Aurten
hamargarren urtea ospatzen dutela eta, Ibarrako
Alurr Dantza Taldeak liburu bat argitaratzeko
asmoa dauka bere eta euskal dantzen historiaren
inguruan. ARDILATXAk beraiekin bat egin nahi
izan du bere laguntza eskeiniaz.
|
|
|
Andoaingo LaSalle Berrozpeko DBHko 4.mailakoekin |

|
Europar
Gazte Enpresarekin lanean aritu dira Andoaingo
LaSalle Berrozpeko ikasleak. Proiektu berezi
honetan lanean Asturiasko Sto. Domingo Ikastetxearekin
elkarlanean ari dira ikasleekin. Honen helburua
enpresa bat sortu eta salerosketa bat aurrera
eramatea da. Oso esperientzia interesgarria.
Sartu
|
|
|
DURANGOKO AZOKA |
 |
Abenduaren 8, 9, 10, 11ean ospatuko den Durangoko Liburu eta diska Azokan egongo gara Travel Bug eta Artezen standetan. Bertan pegatina haundi zein txikiak izango dituzu eskuragararri.
|
|
| ARDILATXAren pegatina txikiak dagoeneko salgai! |
 |
Abernduaren 1etik aurrera, Ardilatxaren pegatina txikiak izango daude salgai. Txirrinduan, umeen autoetan (hauek ere badute Ardilatxa beren autoetan eramateko eskubidea), mugikorrean edo burura etortzen zaizun edozein lekutan ipin dezakezu. Bere salneurria bi eurokoa (2€) izango da, eta ohiko lekuetan naiz web honen bitartez eskura ditzakezu.
|
|
| Ardilatxa
ARRALDEN salgai |
 |
Dagoeneko
bi salmenta puntu gehiago ditugu. Ardilatxa
Arraldeko tabernetara iritsi da.
|
|
| Autoez
gain... |
 |
Autoez
gain, zenbait kamioi eta moto ikusi ditugu
Arilatxarekin. Koaderno eta karpetetan ere
azaldu da Ardilatxaren irudia.
|
|
| ARDILATXA
Artzainen Mundu Mailako III. Topaketan |
 |
ARDILATXAkoak
Arantzazun egon ginen Artzain Munduak antolatutako
Artzainen Mundu Mailako III. Topaketan. Bertan,
nahiz eta antolakuntzakoen aldetik harrera
hotza jaso, munduko artzainekin egoteko aukera
paregabea izan genuen. Jende honen meritua
ez da makala!!. Honatx hainbat irudi.
|
|
| TELEDONOSTIn
solasaldia |
 |
Pasa
den Astelehenean, hilak 26, ARDILATXA TELEDONOSTIn
izan zen “Guipuzkoa de tarde”
deritzon saio berrian. Honen aurretik, egun
batzu lehenago Arantzazun beraiekin egin genuen
topo eta galdera pare bat egin zizkiguten.
Bertako aurkezleak ere pegatina jarri zuen…
|
|
| Amurrioko
azoka |
 |
Joan
den igandean, Irailak 18, ARDILATXAkoak "Amurrioko
Artzain Egunean" izan ginen. Harrera
paregabea jaso genuen jendearen aldetik Arabako
paraje eder haietan. Hemen dituzu zenbait
argazki.
|
|
| www.ardilatxa.org
abian da |
 |
Zuri
esker ARDILATXA Kultur Elkarteak web gune
berria estreinatzen du. Gure asmoa gune ireki
eta anitza lortzea da, edozeinek parte har
dezakelarik. Zure ideia edota proiektu berriak
entzungo ditugu eta kontutan hartuko ditugu.
|
|
| Artzain
Mundua |
 |
2005eko
irailak 21 - 24 Artzainen Mundu Mailako III.
Topaketa Arantzazun ospatuko da. Topagune
honetan mundu mailako artzainek hartuko dute
parte beraien ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko.
ARDILATXA Kultur Elkartea han izango da. Hemen
duzue programa. Informazio gehiago behar izanez
gero bisitatu: www.artzainmundua.net
|
|
|
|
|